UDABARRIARI
ONDO-ETORRIA
Gaur egun aparteko gauza lez hartuko geuken zeozer egingo dogu,
sinistun lez, Urkiolako Santutegiaren eskutik: Mezatatik kanpoko OSPAKIZUNA,
otoitzaldia: oraingoan Udabarriari ondo etorria iragartea.
Urkiolako Santutegiko mosaikoan (Peli Romarategiren lan
bikaina) santutegia inguruagaz bat egiten dauan irudia agertzen da: Urteko Lau
Aroak, kurutze zuri bat elikatzen dabela.
Negu baltz eta hiletik sortzen da bizitza barri baten iragarpen
lez. Gora begira jarten gaitu, gorengo leiharrean uso itxurako irudiari begira:
Espiritua da, bizi-emoilea; harexek janzten dau inguru guztia. Ez da, ba, dana
ilunpetan eta heriotzan amaitzen, bizitza barri baten baino.
Ospatu daigun Udabarriaren hasierea bizitzaren hasiera eta sorkuntza
lez.
Txoria dabil kantari
zoli egunsentiari,
harrera ona egin deiogun
pozez udabarriari.
Eguzkitik goi argia
edurretik ur garbia,
esker on eta bizipozean
gozatu udabarria
Urak handi itsasoan
zuhaitz ugari basoan,
zintzotasunez bizi gaitezan
gu udabarri osoan.
Itsas- ibaietan ura
lur emankorren onura,
udabarrian esnatzen jaku
lotan egon dan natura.
(Egilea:
Manu Etxebarria Ayesta)

