Pelikula giroan...
Aste honen hasieran hainbeste
jente, kamioi eta mikrofono ta antortxa mugitu badira pelikula baten eszena
bat-edo egiteko, oraingoan taldetxo bat agertu da, eleiz-atean irudi batzuk
hartzeko, eta alkarrizketa bat egiteko Saibin izan zan burrukaldiari buruzko dokumental
baterako.
Taldekoak euskaldunak ziran. Euretariko bat Chiletarra, eta euskera ikasten dihardu, eta apur bat baino gehiago egin ere bai...
Badirudi erakargarria egiten
jakela inguru hau, emon leikiezan irudi eta planoakaitik.
Guzti horretan, barruko
isiltasunak lagundurik, Jainkoaren aztarnarik bilatuko balebe, eta aurkikuntza
hori partekatzeko gauza balifra...
Gu horexek bai poztuko
gindukezala, besteak etsipenera ez bagaroaz ere.
Baina...

