Paduako san Antoniori
BEDERATZIURRENA
Urkiolara fede
biziaz gatoz gaur mesede bila;
hemen daukaguz Antonio bi eginak mirari mila.
Eta dalako eskari hau garbi eta humila,
Santu bi honeik erreguturik, zeruan entzun dadila.

|
1 |
Lehenengo eguna (bagilaren 5ean)
†
Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure
arerioekandik zaindu gaizuz
gure
Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren
eta Semearen eta
Espiritu
Santuaren izenean. Amen.
Jesu
Kristo nire Jaun
Jaungoiko
eta gizon egiazkoa,
neure
egile eta salbagilea,
zareana
zaralako
eta
gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu
dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu
nahigabetu izana.
Asmo
sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu
bide guztietatik aldendu,
autortu
eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen
Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker
bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk
Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez
inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok,
batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure
aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Lehenengo egunerako erregua
Zorionekoa izan zaitez, san Antonio, sekula eta betei, zeure garbitasun eta oneidade handiagaz irabazi zenduan azken bako aintza horretan. Zure gomutea beti izango da guretzat benetan pozgarria. Ondo azpiratu zenduzan zuk arimako arerioak; Errainu osoetan zabaldu zenduan Jesusen aintza; erbestetu zendun erejia, bere lekuan zeruko eta zerurako dotrina gar bia ereinik. Baina horretarako zenbat neke hartu behar ez ete zenduzan?; zenbat arrerio ostikopetu; zenbat gaubela, zilizio, barau, lepoko eta gogortasun ez ete zeutsozan igaroazoko zeure gorputzari! Halan da orain, neurri berekoa, zure aintza ere!
Egizu,
arren, ez gaitezala galdu haragi ustelkorraren gurari dongez, eta jarri daigula
gure gogoa betiko bizitzan; erbeste hau igaro daigunean zugaz, gure Egile eta
Jaube onaren aintzan, beti-betiko alkartu gaitezan. Halan izan dadila.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Agur
Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua
zara zu andra guztien artean
eta
bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa
Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu
egizu gu pekatarion alde
orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta
amaibako egunetan. Amen.
(Egin isilean
eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O
Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu
guztiak daki zure deboto zein handia izan zan Antonio bere bizitza guztian.
Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta graziarik ugarienakaz, eta jaso
santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz
baliatu nahi dogu gure eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean
jadetsi bazituan, zure bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta
arimako preminetarako, zer ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten
dauala jakinik? Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik,
bederatziurren honetako erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia
eta mesede guztien giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik
eta arriskuz inguraturik.
Egizu, Ama maitea, santu honen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak, gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan. Halan izan dadila.
V/.
Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/.
Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
_________________________________________________
BIGARREN EGUNA (Bagilaren 6an)
†
Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure
arerioekandik zaindu gaizuz
gure
Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren
eta Semearen eta
Espiritu
Santuaren izenean. Amen.
Jesu
Kristo nire Jaun
Jaungoiko
eta gizon egiazkoa,
neure
egile eta salbagilea,
zareana
zaralako
eta
gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu
dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu
nahigabetu izana.
Asmo
sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu
bide guztietatik aldendu,
autortu
eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Bigarren egunerako erregua
Aingeruen Jaun eta Jaungoikoa! Zeintzuren bitartez zabaltzen dozun zure aintza, eta egin gizakiei mesede ugariak. Espiritu zorionekoen irabazi guztiak eskeintzen deutsuguz, eta baita gure santu handi Antoniorenak be; harek bere ahaleginez zabaldu eban zure aintza, arimak zerura zuzentzeko dohaia emon zeutsalako. Hauxe eskatzen deutsugu, Jauna: egiazko kristinau baten bizitza egiteko grazia. Hartu eizuz abegi onez bederatziurren honetan egiten deutsuguzan eskariak, guztiak egiten doguzalako zure ohore eta aintza handiagorako. Halan izan dadila.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Agur
Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua
zara zu andra guztien artean
eta
bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa
Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu
egizu gu pekatarion alde
orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta
amaibako egunetan. Amen.
Erregua
Aita san Frantziskoren seme miragarri, eta benetan bilatzen zaituenen betiko poz-iturria zaran Antonio santua: zeure bihotz guztiaz maitatu zenduan Jesus, eta horregaitik jarten da zure irudia bere besoetan dozula; egizu geuk ere maitatu daigula geure indar guztiaz; ez gaitezala inoiz aldendu bere agindu santuetatik, eta laga daiguzala alde batera munduaren eta haragiaren labankeriak. Halan itxaropten dogu egitea zeure laguntasunagaz batera, gero zeruko aintzan alkartu gaitezan. Halan izan dadila.
(Egin isilean eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O
Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu
guztiak daki zure deboto zein handia izan zan Antonio bere bizitza guztian.
Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta graziarik ugarienakaz, eta jaso
santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz
baliatu nahi dogu gure eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean
jadetsi bazituan, zure bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta
arimako preminetarako, zer ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten
dauala jakinik? Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik,
bederatziurren honetako erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia
eta mesede guztien giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik
eta arriskuz inguraturik.
Egizu,
Ama maitea, santu honen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta
indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak,
gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan.
Halan izan dadila.
V/.
Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/.
Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
__________________________________________
HIRUGARREN EGUNA (Bagilaren 7an)
†
Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure
arerioekandik zaindu gaizuz
gure
Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren
eta Semearen eta
Espiritu
Santuaren izenean. Amen.
Jesu
Kristo nire Jaun
Jaungoiko
eta gizon egiazkoa,
neure
egile eta salbagilea,
zareana
zaralako
eta
gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu
dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu
nahigabetu izana.
Asmo
sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu
bide guztietatik aldendu,
autortu
eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Hirugarren egunerako erregua
Zeru
eta lurren Egile eta Jaungoiko bakarra! Gizakiari zeutsan amodioak izentatuazo eutsun bakotaxarentzako aingereu
jagole bat, berak lagundu eta zaindu gaizan erbeste honetako premina eta arriskuetan.
Halan izan dadila. Emon deuskuzu baita, beste askoren artean, san Antonio, hain
miragarria ere, espiritu dohatsuakaz batera gugaitik gau ta egun erregutzeko.
Entzun eizuz euren erreguak eta errukitu zaitez gutaz. Sendotu gaizuz jagole
hain handiaz, gure bizitza guztiko egite eta gurariak, zure aintza handiagora
eta gure salbazinorako zuzendu daiguzan. Halan izan dadila.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Agur
Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua
zara zu andra guztien artean
eta
bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa
Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu
egizu gu pekatarion alde
orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta
amaibako egunetan. Amen.
Erregua
San
Antonio maitea! Zure izenak berak bakarrik poztu egiten gaitu, baina askoz
gehiago zeruko zure aintzaren gomuteak. Zer ukatu leikizu Jesusek zuk gugaitik
erregutzen badeutsazu? Egizu, ba, izan daigula gure aldetik haren graziei
erantzuteko indarra.
Badakigu
ez dauala Jesusek inor salbatuko norberak nahi ez badau, eta benetan zerura
joan nahi dauanak, horretarako ahaleginak egiten dauzala. Badakigu baita geure
betiko bizitza atsegingarria irabazteko baino gauza handiagorako ezin geikela
lan egin.
Haxe gura izango geuke, ba, onik aurrera egitea, gauza guztietan Jaunaren aintza eta geure zoriontasuna aurkitzeko. Halan izan dadila.
(Egin isilean
eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O
Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu
guztiak daki zure deboto zein handia izan zan Antonio bere bizitza guztian.
Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta graziarik ugarienakaz, eta jaso
santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz
baliatu nahi dogu gure eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean
jadetsi bazituan, zure bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta
arimako preminetarako, zer ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten
dauala jakinik? Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik,
bederatziurren honetako erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia
eta mesede guztien giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik
eta arriskuz inguraturik.
Egizu,
Ama maitea, santu honen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta
indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak,
gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan.
Halan izan dadila.
V/.
Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/.
Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
_________________________________________
Laugarren eguna (Bagilaren 8an)
†
Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure
arerioekandik zaindu gaizuz
gure
Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren
eta Semearen eta
Espiritu
Santuaren izenean. Amen.
Jesu
Kristo nire Jaun
Jaungoiko
eta gizon egiazkoa,
neure
egile eta salbagilea,
zareana
zaralako
eta
gauza guztiak baino maiteago zaitudalako,
damu
dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu
nahigabetu izana.
Asmo
sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu
bide guztietatik aldendu,
autortu
eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Laugarren egunerako erregua
Oi Jainko
ahaltsua! Arerio guztiak menperatzeko indarra emon zeutsen aingeruei ez eze,
baita bere santuei ere. Santu horreen artean entzute handia dauan bat gure san
Antonio Paduatarra da, etra gaur santu horrek bere bertute eta santutasun
miragarriaz irabazi zituan merezimentuak eskeintzera gaiatortzuz zuk emon
deiguzun gure arerioen asmo guztiak eta tentazinoak gainditzeko behar dogun grazia,
geure bizitza eta heriotzako egite guztiak zeure aintzaren eta guztion onerako
zuzendu daiguzan. Halan izan dadila.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Agur
Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua
zara zu andra guztien artean
eta
bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa
Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu
egizu gu pekatarion alde
orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta
amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
San Antonio, guraso handi eta prestuen semea! Munduaren lakirioak
alderaturik, lehenengo kanonigoen artera eta gero aita san Frantziskoren
erlijinora sartu zinana! Ondo azpiratu zenduan zuk Luzifer harroa, eta geratu
zinan horretan jarraitu nahi eutsuen guztien izpilutzat.
Zintzo erantzun zeutsan zeruko deiari, haragiaren
gurariari jaramonik egin barik, ez-eta munduaren labankeriei ez deabruaren asmo
galduei. Horregaitik jadetsi zenduan zeru horretan daukazun betiko
zoriontasuna, eta Jainkoaren aurrean gure bitarteko indartsua izatea.
Egizu, ba, guk ere bakotxak bere bizieran erantzun deiogula Jesusen dei santuei, eta ez daitela gugan ikusi haren aintzarako eta gure onerako izango ez dan gauzarik. Halan izan daitela.
(Egin isilean
eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O
Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu
guztiak daki zure deboto zein handia izan zan Antonio bere bizitza guztian.
Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta graziarik ugarienakaz, eta jaso
santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz
baliatu nahi dogu gure eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean
jadetsi bazituan, zure bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta
arimako preminetarako, zer ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten
dauala jakinik? Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik,
bederatziurren honetako erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia
eta mesede guztien giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik
eta arriskuz inguraturik.
Egizu,
Ama maitea, santu honen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta
indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak,
gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan.
Halan izan dadila.
V/.
Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/.
Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
________________________________
Bostgarren eguna (Bagilaren 9an)
†
Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure
arerioekandik zaindu gaizuz
gure
Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren
eta Semearen eta
Espiritu
Santuaren izenean. Amen.
Jesu
Kristo nire Jaun
Jaungoiko
eta gizon egiazkoa,
neure
egile eta salbagilea,
zareana
zaralako
eta
gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu
dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu
nahigabetu izana.
Asmo
sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu
bide guztietatik aldendu,
autortu
eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Bostgarren egunerako erregua
Haren
gomutapenak poztutzen eban san Antonio penitentzia eta nekerik gogorrenak
hartzeko.
Zorionekoak
euren gogo-bihotzak zeruko aintzan daukenak!
Egizu,
Jauna, halantxe jazo daitela geugaz ere: lureko atsegin labur eta ustelez
itsutu barik, zure eskeintzari zorionekoakaz
jabetu gaitezan. Halan izan dadila.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu
izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Agur
Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua
zara zu andra guztien artean
eta
bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa
Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu
egizu gu pekatarion alde
orain
eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta
amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
Oi san Antonio, benetan argia! Zuk ondo ezagutu zenduan
lur honetan erbesteturik aurkitzen ginala, eta Zerua zala gure benetako Herria.
Zu Herri horretan zagoz, irabazi zendualako eta beste askori ere irabazteko
bidea erakutsi zeutselako. Horregaitik inguratzen zaitue gaur pozik zorioneko
diranok.
Egizu, Jauna, geuk ere jarri daiguzala gure barruko begiak Sion zorioneko horretan, egunen baten eurekaz batera heldu gaitezan zure lagun izatera; horretarako gure bizitza labur honetako egite guztiak Jaungoikoaren aintzara eta haren eskeintzari guztiak irabaztera zuzendurik.
(Egin isilean
eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
Beronegaz
baliatu nahi dogu gure eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean
jadetsi bazituan, zure bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta
arimako preminetarako, zer ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten
dauala jakinik? Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik,
bederatziurren honetako erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia
eta mesede guztien giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik
eta arriskuz inguraturik.
Egizu,
Ama maitea, santu hoen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta
indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak,
gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan.
Halan izan dadila.
V/.
Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/.
Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Seigarren eguna (bagilaren 10)
† Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure arerioekandik zaindu gaizuz
gure Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren eta Semearen eta
Espiritu Santuaren izenean. Amen.
Jesu Kristo nire Jaun
Jaungoiko eta gizon egiazkoa,
neure egile eta salbagilea,
zareana zaralako
eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu nahigabetu izana.
Asmo sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu bide guztietatik aldendu,
autortu eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Seigarren egunerako erregua
Leku guztietan aurkitzen zaran Jaun eta
Jaungoikoa! Badakigu zuretzat ez dagoala ezkutukorik. Guztia dakuzu (ikusten
dozu), egunez ez eze baita gabaz ere; bai azalekoa eta baita bihotz
barrukoa ere.
Ondo josirik erabili eban bere
bizitzaldi guztian egia handi hau san Antoniok.
Egizu, ba, Jauna, josirik geratu daitela
gure bihoitzetan ere, inoiz egin ez daigun zure gogokorik ez dan ezer, edo zuk
ikusteak lotsatu geinkezanik; eta poztu gaizala zu beti zagozala gu ikusten
gogoratzeak; halan jarraitu deiogun zuzen zuk aurkeztu deuskuzuzan bide garbiei
zeruko aintza irabazi arte. Halan izan dadila.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua zara zu andra guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu egizu gu pekatarion alde
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
Oi san Antonio, zeruko
izar ederra eta gizakientzat eredu miragarria! Zure bihotzaren jabe bakarra
Jaungoikoa izan zan beti. Zuri Jaunaren amodiotik aldenduazoteko ez ziran asko
izan munduaren loturak eta deabruaren asko guztiak. Sutan jarten zan zure
bihotza nonork Jaungoikoaren amodiotik alde egin ebala ikusteaz batera; eta
zelango ezin egina zurea pekataria Jesusen adiskidetasunera bihurtu arte!
Zenbat negar, zenbat erregu, zenbat penitentzia ez zenduan egin pekatariak bide galduetatik atarateko! Oi bihotz errukitsua! Orain ere egizu ardi galduok batu gaitezala, Jesus gure Artzainaren artaldera, eta pakatua alde batera lagata, bilatu daigula Jaunaren aintza eta gure salbazinoa. Halan izan dadila.
(Egin isilean eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba
guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu guztiak daki zure deboto zein handia
izan zan Antonio bere bizitza guztian. Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta
graziarik ugarienakaz, eta jaso santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz baliatu nahi dogu gure
eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean jadetsi bazituan, zure
bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta arimako preminetarako, zer
ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten dauala jakinik?
Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik, bederatziurren honetako
erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia eta mesede guztien
giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik eta arriskuz
inguraturik.
Egizu, Ama maitea, santu hoen bitartez, bete daitezala gure gurari eta preminak, eta indarturik gure bihotzak, gainditu daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak, gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko frutua, betiko bizitza zorionekoan. Halan izan dadila.
V/. Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/. Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
_____________________________________________
† Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure arerioekandik zaindu gaizuz
gure Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren eta Semearen eta
Espiritu Santuaren izenean. Amen.
Jesu Kristo nire Jaun
Jaungoiko eta gizon egiazkoa,
neure egile eta salbagilea,
zareana zaralako
eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu nahigabetu izana.
Asmo sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu bide guztietatik aldendu,
autortu eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Zazpigarren egunerako erregua
Oi Jainko bigun
eta zuzena! Zer izango litzateke gutaz zure epai bildurgarrian oraintxe agertu
behar izango bagendu? Santurik handienak horrenbeste ikaratzen baziran zuri
euren bizitzako kontu emon beharraz, zelan aurkitu geintekez gu bildur barik?
Nor zara Zu, Jauna, eta nor naz ni?
Ai zenbat aldiz
barriztatzen ebazan san Antoniok berekautan aita san Frantziskoren berbok!
Zergaitik ez ete deutsaguz guk geure gogoari sarriago emongo? Zer erantzun
geikeo Jaungoikoari emon deuskun izate eta egin deuskuzan mesedeekaitik?
Aztertu hemen bakotxak bere kontzientzia ea aurkitzen dauan pekaturen batez ezainduta; garbitu bei hainbat lasterren damu sendozko konfesino batez, eta emon beio aurrerantzean Jainkoari poz handi bat hobeto begiratuz azkenbako zoriontasunera. Halan izan dadila.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua zara zu andra guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu egizu gu pekatarion alde
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
Oi san Antonio, benetan bilatzen zaituen guztiei entzuteko beti prest zagozana! Zeure bitartekotasun handiaren preminak ekarri gaitu bederatziurren hau egitera. Ez gaitezala, ba, inor gelditu zure ontasunaren mesedeak geugan ikusi barik. Batez be hauxe eskatzen deutsugu: emoiguzula Jaungoikoaren bildur santuan bizi izateko grazia, haren aginduen bide zuzenetik ibili gaitezan erbeste honetako egun laburretan, gure gogo osoa Jaunaren aintzan eta zeruko zoriontasunean dogula. Halan izan dadila.
(Egin isilean eguneko eskaria)
EGUN GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba
guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu guztiak daki zure deboto zein handia
izan zan Antonio bere bizitza guztian. Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta
graziarik ugarienakaz, eta jaso santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz baliatu nahi dogu gure
eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean jadetsi bazituan, zure
bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta arimako preminetarako, zer
ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten dauala jakinik?
Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik, bederatziurren honetako
erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia eta mesede guztien
giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik eta arriskuz
inguraturik.
Egizu, Ama maitea, santu hoen bitartez,
bete daitezala gure gurari eta preminak, eta indarturik gure bihotzak, gainditu
daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak, gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko
frutua, betiko bizitza zorionekoan. Halan izan dadila.
V/. Gure alde otoitz egizu, Antonio
dohatsua.
R/. Jesu Kristoren agintzarik jadetsi
daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
________________________________________________
Zortzigarren eguna (bagilaren 12)
† Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure arerioekandik zaindu gaizuz
gure Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren eta Semearen eta
Espiritu Santuaren izenean. Amen.
Jesu Kristo nire Jaun
Jaungoiko eta gizon egiazkoa,
neure egile eta salbagilea,
zareana zaralako
eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu nahigabetu izana.
Asmo sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu bide guztietatik aldendu,
autortu eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Zortzigarren egunerako erregua
Oi gure Jainko
laztana! Jaun egiaz maitagarria eta amaibako aintzaren jabe eta emoilea! Zerk atzeratu
daikez gure bihotzak gauza guztien gainetik zu maitatu, eta gure atsegina
Zeugan bilatzetik? Zer irabazi geike Zu galtzen bazaitugu? Luziferren menpeko
izatea, besterik ez!
San Antonioren
erreguak bitarteko dirala egizu, Jauna, ez gaitezala izan hain geure buru-kalte,
eta maitatu zaiguzala bihotz guztiz eta indar guztiz, horretarako aurkitu
geikezan eragozpenak gainditurik; eta zuzendu daiguzala gure pentsamentu, berba
eta egiteak zure aintza eta geure zoriontasun betikora. Halan izan dadila.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua zara zu andra guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu egizu gu pekatarion alde
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
Oi san Antonio, bihotz
handikoa! Zuk behingo baten egin zeutsan uko munduari, baina guztiok ezin geike
hori egin; eta Jaungoikoak ez deusku guztioi eskatzen hori egitea. Egizu, ba,
munduaren erdian gagozanok bizi izan gaitezala gure kalterako izango diran
gauzei lotu barik, eta Jesusen gogoramena geure bihotzean dogula. Agindu
dagiela gugan Jainkoaren amodio garbiak eta pekatua gorrotatzeak. Hauxe da
guztiok eskatzen deutsuguna, jarri deiguzun horretarako zure bitartekotasuna
handia. Halan itxaroten dogu eta berba emoten deutsugu: aurrerantzean gure Jaun
eta Jaungoikoaren aintza bilatuko dogula eta geure zoriona. Halan izan dadila.
(Egin isilean eguneko eskaria)
EGUN
GUZTIETARAKO AZKEN ERREGUA
O Maria, Jesusen Ama! Adamen seme-alaba
guztiak zeuretzat hartu zenduzana: mundu guztiak daki zure deboto zein handia
izan zan Antonio bere bizitza guztian. Halan apaindu eban zure Semeak dohai eta
graziarik ugarienakaz, eta jaso santutasunik harrigarrienera.
Beronegaz baliatu nahi dogu gure
eskariak zuri egiteko. Lurrean bizi izan zan artean jadetsi bazituan, zure
bitartez, hainbeste on, lagun projimoen gorputz eta arimako preminetarako, zer
ez geike itxaron, zure aurpegi ederra argiro ikusten dauala jakinik?
Beragaitik, ba, eskeintzen deutsuguz, bere eskuetatik, bederatziurren honetako
erregu eta lan guztiak. Zeugaz daukazuz zeruko grazia eta mesede guztien
giltzak. Ikusten gaituzu erbeste honetan preminez beterik eta arriskuz
inguraturik.
Egizu, Ama maitea, santu hoen bitartez,
bete daitezala gure gurari eta preminak, eta indarturik gure bihotzak, gainditu
daiguzala gure arerio gaiztoen ezetsiak, gero gozau daigun Jesus, zure sabeleko
frutua, betiko bizitza zorionekoan. Halan izan dadila.
V/. Gure alde otoitz egizu, Antonio dohatsua.
R/. Jesu Kristoren agintzarik jadetsi daiguzan.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
________________________________________________
Bederatzigarren eguna (Bagilaren 13an)
† Kurutze santuaren seinaleagaitik
gure arerioekandik zaindu gaizuz
gure Jaun eta Jaungoikoa.
Aitaren eta Semearen eta
Espiritu Santuaren izenean. Amen.
Jesu Kristo nire Jaun
Jaungoiko eta gizon egiazkoa,
neure egile eta salbagilea,
zareana zaralako
eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako
damu dot, Jauna, damu dot bihotz-bihotzez
Zu nahigabetu izana.
Asmo sendoa hartzen dot ez gehiago pekaturik egiteko,
pekatu bide guztietatik aldendu,
autortu eta hoben-nekea beteteko. Amen.
Responsorioa
Mirariak ugari
badozuz bilatzen,
Urkiolara etorri
Santuai eskatzen.
Antonioren deira
hilak dira bizten,
itsasoak baketu,
lotuak askatzen.
Gaixoek osasuna,
itsuek argia,
errenak ibiltia,
behar dan guztia.
Aintza Aitari ta
bardin Semeari
aintza Espiritu
Santu dohatsuari.
Erregutu gugaitik,
santu hain argia,
guztiok izan daigun
betiko gloria.
Egun guztietarako erregua
Gizonaren mihinak erakutsi leikean baino, zeruan aintza handiagoa daukazun Paduako Antonio santua! Bizitza guztia gizakiei on egiten igarota, hainbeste mesede, egiaz bilatu izan zaituenei beti bialdu deutsezuzana! Hona hemen zure pozak batu gaituanok, erregu barriak egiten bederatziurren honetan. Gure preminen barri zuk hobeto dakizun ezkero, jadetsi eiguzu gure onerako izango dan guztia, gure eskari apalok, zeure bitartekotasunaz indarturik, guztia ahal dauan Jainkoari eskeiniz.
Aingeruen Errege, Zorioneko guztien aintza, zeru eta lurreko Jaun bakarra: mila esker bitarteko hain handia emon deuskuzulako, lurreko Aingerua deitzen jakona. Guk Adamen seme-alabok, errukarri, erbeste honetan arrisku eta nahigabez inguraturik bizi garanok, bere bitartez zuzentzen deutsuguz eskari samurrok, batez be bederatziurren honetan, eta itxaroten dogu emongo deuskuzula zeure aintza eta geure onerako izango dan guztia. Halan izan dadila.
Bederatzigarren egunerako erregua
Esan-ahal guztien gainetiko Jaun eta
Jainkoa! Adamen seme-alabak preminaz beterik gagoz beti erbeste honetan; eta,
san Antonio bitarteko hain handia opatu deuskuzun ezkero, haren eskutik
eskeintzen deutsuguz bederatziurren honetako erreguak.
Bihotz-bihotzetik barriztatu gura
deutsuguz gaur oraintxe eginak balira lez. Gure eskariok, Jauna, ez dira
minetiko hutsak eta azalekoak, geure arrisku eta preminen ezaguerak
arima-arimatik erasoten deuskuezanak baino. Isuri eizu guztion gainera zeure
bedeinkazino dohatsua, hemendik aurrerazeure aintza eta gure betiko zorioneko
bizitza bilatu daigun. Halan izan dadila.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zugaz,
bedeinkatua zara zu andra guztien artean
eta bedeinkatua da zure sabeleko frutua, Jesus.
Santa Maria, Jaungoikoaren Ama,
erregutu egizu gu pekatarion alde
orain eta gure heriotzako orduan. Amen.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
ERREGUA
Urkiolako san Antonio
bedeinkatua! Mesede asko zor deutseguz antxinako gure guraso zaharrei mendi
honetan zeure babespean jarri ginduezalako. Euren debozino zintzo eta beroari
behar dan lez jarraitu ez badeutsagu orain arte, parkamen eskatzen dogu.
Aurrerantzean egiazko
zeure deboto izan gura dogu, gure gogoko eta gorputzeko premina guztietan zeure
laguntza behar dogun ezkero.
Errukiz beteriko
Aita!, lagundu, arren. Ondo dakuzuz (ikusten dozuz) gure preminak, eta
entzun dozuz gure erreguak: jarri eizuz, ba, Jesusen errukitasunaren aurrean.
Inoiz ahaztuko
ez zaitugun san Antonio maitea! Lagundu eiguzu bizitzan eta heriotzan, eta
guztia izan daitela Jaungoikoaren aintza handiagorako, zure izenaren
goratasunerako eta, egunen baten, guztiok alkarregaz zeru goietan alkartu
gaitezan. Amen.