Hotela: ***

 URKIOLAKO HOTELA

***


 EKINTZAK

Gernikako Arbola Urkiolan

Joxe Mari Iparragirreren heriotzaren 145. urteurrena dela eta, Urkiolan ekitaldi berezia egongo da datorren apirilaren 18an.

1854an, ekainaren 13ko erromerian Urretxuko bardoak milaka lagunen aurrean euskal ereserkia abestu zuen leku berean, topaketa bat egingo dugu, datorren apirilaren 18an, larunbata.

Bertan, Gernikako Arbola zazpi lurraldeen askatasunaren eta anaitasunaren ereserki gisa berreskuratzeko dugun borondatea berretsiko dugu, eta eman beharreko hurrengo urratsak baloratuko ditugu.

  • Harrera 10:30ean izango da Urkiola hotelean.
  • 11:00tan hasiko da bilkura
  • 14:00etan bazkari iparragirretarra:
    Bertoko entsalada, Otxandioko bildotsa/arkumea laban, etxeko postreak eta kafea. Ardoa pitxarretan… glu, glu, glu…. kantatzeko.
  • Bazkalondoan solasaldiak jarraituko du, kantuan, kontu kontari, amesten, eta giro onean.

Urkiolak udaberria iragarri du dagoeneko.

Izena emateko:


GERNIKAKO ARBOLA

Gernikako arbola da bedeinkatuba,
Euskaldunen artean guztiz maitatuba.
Eman da zabaltzazu munduban frutuba;
Adoratzen zaitugu Arbola santuba.

Mila urte inguru da esaten dutela,
Jainkoak jarrizubela Gernikako arbola.
Zaude bada, zutikan orain da denbora,
eroritzen bazera arras galdu gera.

Etzera eroriko, Arbola maitea,
baldin portatzen bada Bizkaiko Juntia.
Laurok artuko degu zurekin partia,
Pakian bizi dediñ Euskaldun jentia.

Betiko bizi dediñ Jaunari eskatzeko
Jarri gaitezen danok Laister belauniko.
Eta biotzetikan Ezkatu ezkero,
Arbola biziko da Oraiñ eta gero.

Arbola botatzia Dutela pentzatu
Euskal-erri guziyan Denak badakigu.
Ea bada jendia, Denbora orain degu
Erori gabetanik Iruki biagu.

Betiko egongo zera Udaberrikoa
lore aintziñetako mantza gabekua.
Erruki zaitez bada biotz gurekua,
Denbora galdu gabe emanik frutuba. 

Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko
eta biotzetikan Jaunari eskatzeko;
gerrarik nai ez degu pakea betiko
gure lege zuzenak emen maitatzeko.

Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari
pakea emateko oraiñ eta beti.
Bai eta indarra ere zedorren lurrari,
eta bendiziyoa Euskal-erriari.

Orain kanta ditzagun lau bat bertso berri
gure probintziaren alabantza garri.
Arabak esaten du su garrez beterik
nere biotzekua eutsiko diat nik.

Gipuzkoa urrena arraz zentiturik
asi da deadarrez Ama Gernikari.
Erori etzaitezen arrimatu neri
zure zendogarriya emen naukazu ni.

Ostoa berdia ta zañak ere fresko
nere seme maiteak ez naiz eroriko.
Beartzen banaiz ere egon beti pronto
nigandikan etsayak itsulitzareko. 

Guztiz maitagarria eta oestargiña
begiratu gaitzazu zeruko erregiña.
Gerrarik gabetanik bizi albagiña
oraiñdaño izan degu guretzako diña.


GLU - GLU - GLU - GLU...

Biba Rioxa, biba Naparra,
arkume onaren iztarra,
hemen guztiok anaiak gera
hustu dezagun pitxarra.
Glu, glu, glu...

Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari,
gure barrenak berdindurikan
jarriko dira guri-guri.
Glu, glu, glu...

Gure sabela bete behar da
ahal bada gauza onarekin,
dagon lekutik eragin bapo!
Aupa, mutilak, gogoz ekin!
Glu, glu, glu...

Ez ikaratu dagon artean,
jan eta edan gaur gogotik,
hustutzen bada ekarriko degu
berriro lehengoko tokitik.
Glu, glu, glu...

Umorea da gauzik onena,
nahigabeak ditu ahaztutzen.
Uju ta aja hasi gaitean
euskal doinuak kantatutzen
Glu, glu, glu...