Bienvenida al OTOÑO

 ORACIÓN COMPARTIDA DE
ACCIÓN DE GRACIAS 

 (euskeraz)

      Este Santuario de los santos Antonios de Urkiola, teniendo en cuenta el lugar en que está enclavado, así como también a los amantes de la naturaleza que lo visitan, los devotos y tanta gente que acude "de paso", quiere brindarles a todos una preciosa oportunidad de despertar-promover la generosidad-agradecimiento que llevan dentro.

      Por eso les proponemos hacer una generosa acogida a las Estaciones del Año, y, en concreto, a dar la Bienvenida al OTOÑO que iniciaremos en breve. He aquí la invitación:

 


Udagoienari harrera

 ESKER ONEZKO OTOITZ
PARTEKATUA

 (castellano)

      Urkiolako Santutegi honek, kontuan hartuz zelango inguru ederrean dagoan lekuturik, eta baita zenbat mendizalek, debotok eta lagunek bisitatzen daben, guztiei eskeini gura deutse aukera eder bat: Barruan daroen esker ona sustatzea eta bideratzea.

      Horregaitik URTE AROEI harrera egitea proposatzen deutsegu, eta baita dei egiten ere laster hasiko dan Udagoienari harrera egitera eta esker ona agertzera otoitz-giroan. Hona hemen deia:

 


 

Arratiako Eleiza, errogatiban

 

ERROGATIBA-EGUNEKO OSPAKIZUNA

 

      Gitxi dinogu Errogatiba egun hau biribila izan dala esateaz. Goizean euria mogidu badau ere, ez da euriterik izan; egun ederra egin deusku eta Urkiolara hurreratuek atsegin handia hartu eben,

      Eleizkizun ederra, jendea ugari, irribarretsu, alkar agurtzeko gogotsu eta Arratiako Eleizea egiteko adore handiz.

      Autobusez, oinez edo auto partikularretan, 200 lagunetik gora alkartu gara Urkiolako Santutegian.

      Letaniak abestu ondoren, neska-mutiko bik dantzatu dabe aurresku-agurra, eta halan emon jako leizkizunari hasierea.

      Azkenean, Arratiako Eleizari eusteko gomendioaz, gaztai-ogitartekoak itxaroten euskula eta familia-argazkiak, eta hurrengo urtera arte amaitu gendun eleizkizuna.

(Hemenargazkiak)

      

 

URKIOLAN San Antonio eguna

Bagilaren (Ekainaren) 13an ospatzen da Urkiolako Santutegi honetan Paduako Antonio santuaren eguna.

 


Askok eta askok dabe ohiturea egun horretan santutegi honetara etortekoa. Jentetza handia batzen da, erromeria ederra eratzen da eta jai-giroan emoten dabe eguna.

Abadiñoko Udalak ingurua etainguruko ekitaldiak eratzen dauz. Santutegiaren arduradunek barruko ekitaldiak eratzen dabez borondatezkoen laguntzaz.

Orain dagozan arduradunak barriak diranez (aurten ospatzen dabe estreinakoz egin handi hau arduradun lez) laguntza behar izango dabe zer egin baterako baino gehiagotarako: datorrenari harrerea egiteko, eleizea txukuntzeko, liturgian zerbitzeko...

Prest zengokez arduraren bat eskuratzeko? Esan hementxe zer eskeini zeikeon Santutegiari. Eskerrik asko.

Hona hemen egun horretan izango ditugun mezen ordutegia:


      10etan

11tan

12etan (Gotzaina buru dala)

eta ordu batetan (13etan)

 

Egun hori hara hurreratzen zareen guztion atseginerako izan daitela nahi izango geuke; emon eizu, ba, zeurerik onena: zaindu ingurua, errespetatu bestea, alaitu jai-giroa... Ondo etorri.

 


HURRENGO EGUNA, errepetizino eguna dogu, eta egun horretako meza-orduak honeexek izango dira:

      10etan

12etan







Create qr code for free