Pozik eta
itxaropenez emon deutsagu baietza egitasmorik bako eskari-eskeintza honi. Eta
hementxe gagoz, behin arazo bati erantzun beharrean, behin beste arazo larriagoren
bat sorbaldaratu beharrean...
Etxeko
hezetasunari iheska, goiko solairuan jarri gendun lan-lekua; etxe guztian
telefonu-estaldurarik ez badago ere hemen une batzutan bai egoten dala-ta.
Sukaldeari itxura barria emon deutsagu, eta orain harrerakorrago emoten dau. Baina...
Torreak
harri artean sortuazo dauan landareari esku botatzean... harriak mogiduta eta kupula
osoak dauala aditu beharra esan deuskue.
Bildur gara egunen baten barrabazkeriaren bat jazoko ete dan eta konpundu beharra ikusten dogu; eta halan jakinazo deutsegu goikoei.
Arazoa (beste bat!) hementxe dago: ze diruz ordainduko da? Danen ahotan da erabilia Eleizeak diru asko dauka, edo Urkiolako Santutegiak diru asko daukala ere uste da.
Hemen gagozanok ez dogu ikusi jentearen aldetiko eskuzabaltasun handiegirik. Autortu zeike zeuk ere eleizan zenbat diru izten dozun...
Gure sutez, Torreak konpondu beharra daukanez, aurrera egitea eskatu dogu, eta emongo deutsagu gastuei aurpegi... zeuen laguntzaz.
Eskerrik asko!


.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)