11tarako euken alkartzeko ordua, eta 10 t'erdietarako hasi zan jentea heltzen, lehenengoak laiko ezkon bikote bi izanez. Ttanttaka-ttanttaka etortzen eta alkar agurtzen, gehienak ordurako heldu ziran irribarretsu, alkar besarkatuz, barriren bat edo beste alkarri emonez... Ecuadorren eta Angolan, baina baita beste errialde batzutan ere egondako misiolariak...
Ordu-orduan, Urkiolako
Hotelaren beheko aretoan martxan egozan pantaila, ordenagailu, audio-tresnak,
eta laster baten emon jakon hasierea barri emoteari, txalo bero artean burututzen
zala ekitaldi bakotxa.
Bertaratzerik euki ez ebenen audio
eta ikus-entzuki batzuk ere irribarrea eta txalo-sorta handiak atarazo eben,
eta 12ak eta 2o aldera amaitutzat emon jakon saio horri, atseden alditxo batez
meza ospatzera abiatuz, ordu batak aldera.
Bilboko gotzain dan Joseba
Segura jauna buru dala eta Juanjok animaturik, ospetsu ospatu zan Eukaristia.
Handik bazkal-mahaira. Eta
hemen... (itxura txarra emonez —betiko antzera—), izena emondakoez gain beste 10-14
mahaikide batu ginan.
Eskerrak sukaldaria ondo
baino hobeto moldatu zana, eta etxekandreak mustur txarrik ipini ez ebana...
Baina ea ikasten dogun etxekalte ez izat
eko.
Danak urten eban
biribil-biribil, bazkarian gitxiago izanagaitik.
Eskerrik asko, agertu ziran
guztiei, eta eskerrakaz batera txalo bero eta bat etxekandre eta sukaldariari.
Hurrengo Lorailaren Lehenera arte.



