Bagilaren (Ekainaren) 13an
ospatzen da Urkiolako Santutegi honetan Paduako Antonio santuaren eguna.
Askok eta askok dabe ohiturea
egun horretan santutegi honetara etortekoa. Jentetza handia batzen da, erromeria
ederra eratzen da eta jai-giroan emoten dabe eguna.
Abadiñoko Udalak ingurua etainguruko ekitaldiak eratzen dauz. Santutegiaren arduradunek barruko
ekitaldiak eratzen dabez borondatezkoen laguntzaz.
Orain dagozan arduradunak barriak
diranez (aurten ospatzen dabe estreinakoz egin handi hau arduradun lez)
laguntza behar izango dabe zer egin baterako baino gehiagotarako: datorrenari
harrerea egiteko, eleizea txukuntzeko, liturgian zerbitzeko...
Prest zengokez arduraren bat
eskuratzeko? Esan hementxe zer eskeini zeikeon Santutegiari. Eskerrik asko.
Hona hemen egun horretan
izango ditugun mezen ordutegia:
11tan
12etan (Gotzaina buru dala)
eta ordu batetan (13etan)
Egun hori hara hurreratzen
zareen guztion atseginerako izan daitela nahi izango geuke; emon eizu, ba, zeurerik
onena: zaindu ingurua, errespetatu bestea, alaitu jai-giroa... Ondo etorri.
12etan





