Urtero lez, aurten ere badihardue arratiarrek Errogatibea prestatzen.
Eta, urtero lez ere, san Antonio egunaren (bagilaren
13an) ondorengo zapatuan egingo da aurten ere.
Hona atara daben hormagiri txukuna:
Arratiarrena dala esateak ez dau esan gura beste inor ezin hurreratu daitekenik. Hareek dei egiten deutsee egun horretan hurreratu daitekezan guztiei, edo hurreratzeko gogoa daben guziei, eurekin bat egin daien. Ondo etorriak eta onartuak izango dira. Aurrera, ba!ETA HAU ERROGATIBA-EGUNEKO OSPAKIZUNA
Gitxi dinogu
Errogatiba egun hau biribila izan dala esateaz. Goizean euria mogidu badau ere,
ez da euriterik izan; egun ederra egin deusku eta Urkiolara hurreratuek atsegin
handia hartu eben,
Eleizkizun
ederra, jendea ugari, irribarretsu, alkar agurtzeko gogotsu eta Arratiako
Eleizea egiteko adore handiz.
Autobusez, oinez
edo auto partikularretan, 200 lagunetik gora alkartu gara Urkiolako Santutegian.
Letaniak
abestu ondoren, neska-mutiko bik dantzatu dabe aurresku-agurra, eta halan emon
jako leizkizunari hasierea.
Azkenean,
Arratiako Eleizari eusteko gomendioaz, gaztai-ogitartekoak itxaroten euskula
eta familia-argazkiak, eta hurrengo urtera arte amaitu gendun eleizkizuna.
