URKIOLAN San Antonio eguna

Bagilaren (Ekainaren) 13an ospatzen da Urkiolako Santutegi honetan Paduako Antonio santuaren eguna.

 


Askok eta askok dabe ohiturea egun horretan santutegi honetara etortekoa. Jentetza handia batzen da, erromeria ederra eratzen da eta jai-giroan emoten dabe eguna.

Abadiñoko Udalak ingurua etainguruko ekitaldiak eratzen dauz. Santutegiaren arduradunek barruko ekitaldiak eratzen dabez borondatezkoen laguntzaz.

Orain dagozan arduradunak barriak diranez (aurten ospatzen dabe estreinakoz egin handi hau arduradun lez) laguntza behar izango dabe zer egin baterako baino gehiagotarako: datorrenari harrerea egiteko, eleizea txukuntzeko, liturgian zerbitzeko...

Prest zengokez arduraren bat eskuratzeko? Esan hementxe zer eskeini zeikeon Santutegiari. Eskerrik asko.

Hona hemen egun horretan izango ditugun mezen ordutegia:


      10etan

11tan

12etan (Gotzaina buru dala)

eta ordu batetan (13etan)

 

Egun hori hara hurreratzen zareen guztion atseginerako izan daitela nahi izango geuke; emon eizu, ba, zeurerik onena: zaindu ingurua, errespetatu bestea, alaitu jai-giroa... Ondo etorri.

 


HURRENGO EGUNA, errepetizino eguna dogu, eta egun horretako meza-orduak honeexek izango dira:

      10etan

12etan







Create qr code for free