Arratiako Eleiza, errogatiban

 

ERROGATIBA-EGUNEKO OSPAKIZUNA

 

      Gitxi dinogu Errogatiba egun hau biribila izan dala esateaz. Goizean euria mogidu badau ere, ez da euriterik izan; egun ederra egin deusku eta Urkiolara hurreratuek atsegin handia hartu eben,

      Eleizkizun ederra, jendea ugari, irribarretsu, alkar agurtzeko gogotsu eta Arratiako Eleizea egiteko adore handiz.

      Autobusez, oinez edo auto partikularretan, 200 lagunetik gora alkartu gara Urkiolako Santutegian.

      Letaniak abestu ondoren, neska-mutiko bik dantzatu dabe aurresku-agurra, eta halan emon jako leizkizunari hasierea.

      Azkenean, Arratiako Eleizari eusteko gomendioaz, gaztai-ogitartekoak itxaroten euskula eta familia-argazkiak, eta hurrengo urtera arte amaitu gendun eleizkizuna.

(Hemenargazkiak)